ZUMALAKARREGI KALEKO ZULOA KONPONTZEN HASI DIRA
Herritarren batera adostutako inbertsioetako bat da
Auzoz auzo dinamikaren barruan iazko urte bukaeran herritarrekin batera adostutako beste inbertsioetako bat gauzatuko da egunotan. Atzo, asteazkena, hasi ziren Zumalakarregi kaleko zuloa kopondu eta asfaltatzea egiteko lanak prestatzen. Horren ondorioz, larunbatera bitarte, Altamira auzora Gernika Arbola pasealekutik (Majori kiroldegira igotzeko bidetik) sartu beharko da. Irten, aldiz, Zumalakarregi kaletik egin ahalko da.