HOBEKUNTZAK ORDIZIAN
Rezolako aparkalekua asteazken honetan zabaldu da handitu ondoren, Arramendibidea asfaltatu da eta Okorro kaleko obra hastear dago
Udalerriko hainbat eremuetan egin berri diren edo hastear dauden hobekuntza lanekin amaituko da urtea. Azaroan tratamendu ez labaingarria eman zen Goierri eta Filipinak kaleetako gune batzuetan. Ondoren, Arramendibidea konpondu da, Joseba Rezolako parkina handitu eta berritu da eta Okorro Kaleko urbanizazioa berritzeko lanak hastear daude.
Rezola pasealekuaren parean, tren geltokiaren segidan dagoen parkina asteazken honetan zabaldu da berriz handitze eta berritze lanak amaitu ostean. Aparkatzeko hamalau plaza gehitu dira Adif erakundearekin, eremuaren jabearekin, adostu eta gero. Bide batez, aparkaleku osoko zorua berritu eta trafikoaren noranzkoa aldatu egin da. Hala, orain lehen sartzeko erabiltzen zen bidetik irten egin behar da. Sartzeko, berriz, lehen irteteko erabiltzen zen sarbidea prestatu da. Alderantziz, alegia. (...)
Irisgarritasuna hobetzea lehen sektoreari
Arramendibidean 3.490metro koadroko zorua berritu da, Iturtxotik Aranzegi baserriraino. Helburua Ordiziako baserri-bideak hobetzea da, Foru Aldundiaren laguntzaz. Lehen sektorearen, hau da, nekazaritzaren bizirauterako iIrisgarritasuna bermatzea funtsezkoa dela uste da. Obra honen kasua da, 90.hamarkadakit hobekuntzarik izan gabe zegoena.
Azkenik, Altamirako Okorro kaleko urbanizazioa berritzeko lanak esleitu berri dira. Obra laster hasiko da eta Gipuzkoako Urak erakundeak eta Ordiziako Udalak egingo dute. Azpiegitura guztiak berrituko dira, hau da, argiteria, ur sarea eta saneamendua. Zorua, espaloiak eta hiri-altzariak ere berrituko dira.