2014-01-13 Gune urdinaGune urdineko zortzi aparkaleku horietan ordubetez aparkatu ahalko dira gehienez autoak

Joan den ostiralaz geroztik, urtarrilak 10, aparkaldi mugatuko beste barruti bat dago Ordizian, Goierri kaleko aparkalekuan. Gune urdineko zortzi aparkaleku egokitu dira eremu horretan, eta autoak ordubetez aparkatu ahalko dira gehienez. Aparkaldi mugatua astelehenetik ostiralera egongo da indarrean, 09:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 20:00etara. Azaroko osoko bilkuran eman zion Udalbatzak oniritzia gune urdin berri hori ezartzeari.

Aparkaldi mugatuko beste lau gune gehiago ere badaude Ordizian: Gudarien Etorbidean, Joan Amezketa kalean eta Joseba Rezola pasealekuan (tren geltokiaren ondoan) ordubeteko aparkaldi mugatua dago, eta Garagartza plaza ondoko aparkalekuan ordu erdikoa.