ORDIZIAKO UDALTZAINGOAREN OHARRA SANTU GUZTIEN EGUNARI BEGIRA
Obra txikiak eta zerbitzuak
Hilerri inguruan aparkatzean ibilgailuetan balioko gauzarik ez uzteko deia egin du
Datorren ostirala, azaroak 1, Santu Guztien Eguna da, eta horri lotuta, Ordiziako Udaltzaingoak ohar batzuk helarazi nahi dizkie herritarrei. Udaltzaingoaren esanetan, jende asko gerturatzen da egun hauetan hilerrira, eta hori dela eta, lapurretarik gerta ez dadin, ibilgailuetan balioko gauzarik ez uzteko eta autoa giltzaz ixteko deia egin nahi die herritarrei.