Image
Image

ARAU SUBSIDIARIOETAN ALDAKETAK UPABI AUZOAN

descargaUdalak Arau Subsidiarioetako AIU 12 "Upabi"ko eremuaren garapena burutzeko asmoa du

Lurzoru eta Urbanismoaren ekainaren 30eko 2/2006 Legeak 108. artikuluan xedatzen du horrelako aldaketak gauzatu ahal izateko derrigorrezkoa dela herritarrei eta elkarteei parte hartzeko aukera ematea.

BADAGO ORAINDIK SAN JOANEN EGITEN ARI DIREN BOE BATZUK ESLEITZEKO AUKERA

2013-01-08 San Joan

San Joanen egiten ari diren BOE-en sustapen ezberdinetan eginiko zozketen emaitzetako esleipen batzuk hutsik geratzen ari dira.

Itxarote-zerrendan izena emandako lagun guztiei dokumentazioa eskatu zaie, haien hurrunkera zenbakiari jarraituz.

Hurrenkera-zenbakia kontuan izanda, BOE bat nekez eskuratuko zutela usteagatik, eskatutako dokumentazioa bere garaian aurkeztu ez zutenei, ohartarazten zaie une honetan badagoela esleitzeko aukera horretarako eskatutako baldintzak betetzen dituzten guztientzat, zerrendetan edozein zenbaki dutela ere. Beraz, eskatutako dokumentazioa bere garaian aurkeztu ez zutenentzat, horretarako epe bat irekiko da.

Dokumentazioa Ordizia Lantzenen bulegoetan jasoko da (Zarautz hiribidez, 82-3-A, 20018, Donostia), 2013ko urtarrilaren 25a baino lehen.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image