Euskal Jaiak igaro ondoren, urteko azken lauhilekoak ekitaldiz vetea datozkigu. Iraileko lehen hamabostaldi honetan egin diren ekintzen ondoren, Herri Antzokira itzuliko da "Bizi Musika" kontzertu-zikloa, bere hirugarren edizioa aurkezten duena, euskal musikariekin, publiko guztiarentzako kontzertuekin eta musika estilo ezberdinekin. Emanaldiak ostegunetan eta arratsaldeko 19:30ean izango dira.

Irailaren 22an irekiko du zikloa Agus Barandiaran trikitilaria buru duen "Korrontzi" folk taldeak. “Korrontzi” inor axolagabe uzten ez duen euskal musika taldea da, kultura oso bateko erakusleiho bat, beraien zuzenekoen indarra eta energiarekin antzinateko soinuak eta dantzak edo folkaren joera berriak transmititzen dituena. “Korrontzi” euskal musika eta dantza tradizionalaren jai bat da, abangoardiako ikuspuntu batekin. Euskal Herriko kolore eta paisaiak.

Ondoren, urriaren 13an, Gorka Hermosa soinujolearen eta José Luis Montón gitarra-jolearen proposamen originala etorriko da, “Flamenco Etxea 2” aurkeztuko dute, Mariana Collado dantzariak lagunduta. José Luis Montón eta Gorka Hermosak flamenkoaren eta euskal musikaren arteko fusio bitxi eta originala proposatzen digute, beren konposizioetatik hasi eta euskal gai tradizionaletaraino doana. José Luis Montón flamenkoaren historiako gitarra-jotzaile handienetako eta originalenetako bat da. Munduko world music disketxe garrantzitsuenarekin (ECM) disko bat grabatu duen estatuko musikari bakarra da. Gorka Hermosak bere instrumentua irauli du, 4 aldiz urteko akordeoirako konposizio onenaren saria jaso du CMA (Soinujoleen Munduko Konfederazioa) erakundeagatik.

Azaroaren 17an Pello Ramirez artista ordiziarrak, Nacho Sotok pianoarekin lagunduta, "Haize Oihalak" aurkeztuko digu. Pello Ramirez akordeoi zein violoncello jotzailea, gure musikaren eskenako musikaririk estimatu eta errekerituenetakoa izateaz gain (Benito Lertxundi, Niko Etxart, Pier Paul Berzaitz, Dulce Pontes, Olatz Zugasti, Mikel Urdangarin, Xabier Lete, Iñaki Salvador …) konposatzaile handia ere bada, zotila bezain dotorea, sakona bezain sujerikorra.

Eta abenduaren 15ean itxiko du zikloa Esti Markezen azken musika-proposamenak, Dánae Riaño (Baxua), Iker Lauroba (Gitarra) eta Josu Erviti (Bateria) lagunduta. Parekidetasuna: taldeko bi kide emakumeak dira eta bi gizonak. Ahalduntzea: orain arte Estiren garapena bere aitaren ondoan ikusi dugula eta orain indartsu dator horrelako proiektu ausartarekin. Taldeko bi kideren gaztetasunak eta freskotasunak (ESTI eta Danae) bat egiten dute beste bi kideen (Iker eta Josu) esperientzia eta ibilbide luzearekin, eta proiektu bakar eta desberdin bat sortzen dute, non bi aldeen indarguneak nabarmenak diren. Horrek publiko zabal batetara iristea ahalbidetuko du.

Iaz bezala, lau kontzertuetarako abonu bat jarri da salgai, 28 euroan, eta sarrera solteak 10 euroan izango dira. Abonuak Barrena Kultur Etxean eta Herri Antzokian (leihatilan)  eros daitezke eta sarrera solteak Barrenan.