Gaur, asteartea, eta ostegunean, Plaza Nagusian kale antzerkiaren bi antzezlan eskainiko dira, zirkua ardatz hartuta. Ikuskizun familiarrak Udaleko Kultura sailak antolatuta eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako «Kale antzerkia bultzatuz» programaren barruan.

Lehena gaur asteartea arratsaldeko 17:00etan izango da, eta Zirko Txosko konpainiak bere “Oh-pera!” lana antzeztuko du.

Zirko Txosko konpainia eusko-galiziarra, Óscar Páez eta Ariñe Azkuek osatzen dute. Bere ikuskizunetan clown-a eta akrobazia dira nagusi. Zirkua, umorea eta absurdoa nahastuz publikoa genero-berdintasuna edo norberaren zailtasunei aurre egiteko garrantziaren inguruko hausnarketara eraman nahi dute.

Zalantzarik gabe, obra honetan, arriskua da nagusi; oreka izugarriak, bikoteko akrobazia, aire akrobazia, malabareak... eta ezusteko pila bat!.  Antzezlan osoan zehar, zirku teknikak oso modu berritzailean azalduko dira, ikuskizunaren dramaturgiaren barnean guztiz integraturik . Publikoaren begien aurrean, eszena modu magikoan eraldatuko da. Emanaldian zehar, musika lagun dugula, bi pertsonaia hauek bizitza eta ingurua ulertzeko duten modu xelebrea azalduko dute.

Show berezi eta guztiz originala da “Oh-pera!”. Iruditik istorioak kontatu, espazio berriak sortu, dena eraldatzen da, ezer ez da berdin...… ez kanpoan, ezta barnean ere...

Mundua, oinarrizko piezaz osaturik dago, eta Zirko Txoskoren munduan, unibertso ezberdinak sortzeko gaitasuna duten KUTXA-z beterik dago!!! ... KUTXA hauei esker, ezinezkoa den guztia, egi bihurtu daiteken mundu magiko batera bidaiatzeko aukera izango dugu. Emozio, harrisku, aukera eta ilusioaz beteriko unibertso batera. Oh-Pera-ren esentzia!

Eta ostegunean Zirika Zirkus taldearen txanda, 17:00etan "Hemendikara" ikuskizuna aurkeztuz.

Zirika Zirkus 2003an sortu zuten Luis Lainez Toboadak (Boli) eta Ainhoa Juaniz Ezpeletak. Orduan biak Zirku Eskolan formatzen ari ziren, eta Fábrica de Sueños zirku-konpainiako kide ziren, Madrilen. Gero Iruñera joan ziren, eta bertan konpainia sendotu egin zuten.

Geroztik Zirika Zirkusek dozena erdi bat ikuskizun estreinatu ditu, eta horietan zirkuko beste artista batzuekin aritu dira elkarlanean: Maribel Martinez, Txetxu Collado, Oier Bravo eta Sergio de Andrés. Adituak dira familia osoarendako antzerki-zirku ikuskizunak sortzen, hainbat teknika uztartuz: orekak, akrobaziak, akroporteak, clown-ak, musikaz lagundutako malabareak, eta dantzak; umorez betetako lanak, maitasun handiz eginak.

Hemendikara zirko antzerki konpainia nomada bat da, munduko hainbat lekutatik etorritako pertsonaiez osatua. Egunero bezala, oilarrarekin esnatu dira, gosaria prestatu dute luzaketak eta ariketa fisikoak egiten hasi dira….baina bapatean… jendea kanpamentura inguratu dela konturatu dira. Aspeladi publikoa ikus gabe sorpresa ederra hartu dute!. Denborarik galdu gabe, eszenografia berriz muntatuko dute eta ikuskizunari hasiera emango diote. Beraien herrietatik ekarritako kulturak eta gurea koktelera batean sartuko dute eta… on egin!

Zirika Zirkusen ikuskizun guztiak bezala, umorea, maitasuna, aniztasuna, berdintasuna nagusi. Egunero bezala oilarrak abestu duenean, altxatu dira, gosaria prestatu dute, luzaketak eta ariketa fisikoak egin… baina bapatean… jendea kanpamentura inguratu dela konturatu dira. Aspaldi Ikuslerik ikusi gabe!! sorpresa ederra hartu dute!! Denbora galdu gabe, eszenografia montatu eta ikuskizunari ekingo diote. Beraien herrietatik ekarritako kulturak, eta gurea koktelera batean sartuko dute eta… on egin!

Antzerkia, zirkoa, dantzak eta umorea ditxaratxeroa den ikuskizuna eskaintzeko prest.