Asteburuan jokatu da da Majori-Altamira kiroldegian IX. Ordizia Urpekoak Saria. Aurten ere partaidetza zabala izan da: Euskal Herria, Zaragoza, Valladolid, Catalunya, Illes Ballears eta Frantziako 12 taldetako 178 igerilarik parte hartu dute.
Gizonezkoen mailan Donibane talde iruindarreko Oier Irisarrik irabazi du, eta emakumezkoetan Irati Lakuntzak, Igarondo talde tolosarreko igerilariak.
Zorionak irabazleei eta parte hartzaile guztiei!