Altamira Estadioko argiteria berritzeko azken fasea martxan da, errugbi zelaian dauden lau dorreetan. Argi puntu guztiak LED sistemarengatik aldatu dira. Lehen fasean 16 argi-puntu berritu ziren, eta orain beste 16. Guztira, beraz, 32 argi puntu berritu dira. Hala, argiteria sistema berritua izango du Altamirako Estadio osoak.

“Altamira Estadioko argiteria bi fasetan egin da, hala zegoen aurreikusita. Kirol taldeekin harreman zuzena daukagu eta badakigu berrikuntza hori eskatzen urteak zeramatzatela. Altamira Estadioko argiteria aldatzea beharrezkoa zen dudarik gabe, izan ere, egoera kaxkarrean zegoen. Urtero berritzen ziren argi puntuak; eta horregatik sistema guztiz aldatzea erabaki da. Azkenean, aste honetan bertan amaituta egongo dira lan hauek, eta sistema berria izango da hemendik aurrera martxan. Gainera, bi onura ekarriko dituen aldaketa da: batetik, ekonomikoki aurrezpena ekartzen du, eta bestetik, argiztapen kutsadura jaisten da. Gainontzean, beste kirol instalazioak berritu eta hobetzen jarraituko dugu”, zehaztu du Jon Ander Caballero, Ordiziako Udaleko kirol zinegotziak.