Abenduaren 31arekin batera ospatu da Ordiziako XLIV. San Silvestre - ‘Txato’ Caballero memoriala proba Ordiziako kaleetan barrena. 6325 metroko ibilbidea osatzen lehen gizonezkoak Eneko Agirrezabal, Alexander Oiarbide eta Anjel Vázquez izan dira. Emakumezkoetan Iraia Mendia izan da lehena helmugara iristen, haren jarraian heldu da Izaro Rubio, eta hirugarren Junea Lizeaga. Proba herrikoiaz gain, gaztetxoek ere izan dute aukera urtea korrika amaitzeko.