ARIKETA FISIKOA EGITEN LAGUNTZEKO MUNDU MAILAKO PROGRAMA AURRERATUENA, EUSKARAZ
Ordiziako Udalak eta Vitale enpresak akordioa egin dute programaren zerbitzua euskaraz eskaintzeko
2015ean 8.000 erabilera lizentzia doan eskainiko zaizkie Majoriko erabiltzaileei eta herritarrei
Ordiziako Udalak eta Vitale enpresak ariketa fisikoa egiten laguntzeko mundu mailako programa aurreratuena euskaraz eskaini ahal izateko hitzarmena egin dute. Udalak hartu du bere gain programa euskaratzeko ardura, eta trukean, Vitale enpresak 8.000 erabilera lizentzia emango dizkio herritarren eskura jartzeko. Lizentzia horiek urtebeterako iraupena izango dute, eta doan izango dira 2015ean.