Aurten ere, Ordiziako Udaleko Euskara Sailak hainbat dirulaguntza bideratuko ditu. “Ezinbestekoa dira guretzat euskararen erabilera eta jakintza sustatzea. Horregatik, urtero egiten dugun moduan, dirulaguntzak bideratuko ditugu euskararen erabilera bultzatzera eta euskara ez dakitenek euskara ikasteko aukera izan dezaten”, zehaztu du Maitane Alvarezek, euskara zinegotziak.

HABEk homologatutako edozein euskaltegitan matrikulatuz gero, herritarrek euskara doan ikasteko aukera izango dute Udalak ematen dituen dirulaguntzei esker. Hain zuzen ere, matrikularen % 100a itzuliko zaie ordiziarrei, zenbait baldintza (asistentzia ona…) betetzen badituzte. Urteko gehienez 500 euro izango dira, eta barnetegietarako, bestalde, 650 euro.

Ordizian erroldatuta ez daudenek ere, matrikularen %85a jasotzeko aukera izango dute ikasturte amaieran, baldin eta Ordiziako Udalarekin hitzarmena sinatuta duten Ordiziako enpresetako, dendetako eta tabernetako langileak eta kirol elkarteetako entrenatzaileak badira.

Dirulaguntza hauek ikasturtea edo dagokion ikastaroa amaitu ondorengo bi asteetan eskatu behar dira.

Euskaraz bizi izena eman 1                                                    Euskaraz bizi apúntate 1