ASTEROKO ARGAZKIA: KORPUS EGUNEKO PROZESIOA

Gaur, osteguna, Elizak Korpus Kristi eguna ospatzen du eta gure herrian oraindik, egun horretako prozesioa mantendu da, baina ostegunetik hurrengo igandera pasa da. Hemen uzten dizkizugu hainbat argazki. Ikusiko duzuenez garai bateko handitasuna edo solemnitatea galdu egin da, baita kaleko apaingarriak ere, eta garai batean herriko hainbat guneetan (Barrenan, arboledan, Jauregi botikan…) jartzen ziren aldareak ere ez dira jartzen eta Plaza Nagusian bakarrik mantentzen da aldarea. Baina herriko Bandaren presentziak, eta kaleetan barreiatutako belarrak bizidun diraute Ordiziako prozesioan.Argazki gehiago ikusteko sakatu  behean GEHIAGO IRAKURRI laukitxoan.

Komentarioak Ordizia Udaleko Flickr orrialdean utzi ditzakezu(  https://www.flickr.com/photos/ordizia/albums/72157679255593435), edo udaleko sare sozialetan: Facebook, Instagram edo twitter, edo erosogoa bada Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. bidali.