Igandean, arratsaldeko 18:30etan "Utopiak" programa aurkeztuko du Parrokian.

Ordiziako Udalaeta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta,  Barroko Aire zikloak, Ordizian arrakastaz ospatu dena, amaiera bikaina izango du igande honetan, “Sigma Project Quartet” taldeak eskainiko duen kontzertu interesgarriarekin.

Programan, Scarlati, Gesualdo edo XIV. eta XV. musikarien lanak saxofoiretako moldatuak. Kontzertua igandean,  arratsaldeko 18:30etan Ordiziako Eliz Parrokian.

SIGMA PROJECT saxo laukotea Madrilen jaio zen 2007an, mugarri izateko asmoarekin. Itzal handiko lau saxofoi bakarlarik osatzen dute taldea. Andrés Gomis, Ángel Soria, Alberto Chaves eta Josetxo Silguero oso konprometituak daude egungo musika sorkuntzarekin. Taldeak ezaugarri ditu soinuaren gaineko hausnarketa, azterketa eta ikerketa, teknologia berrien bilaketa eta aplikazioa, eta beste arte diziplina batzuekiko akzioa (dantza, bideoa, plastika… ),, betiere partaide kopurua handituz programen arabera.

SIGMA PROJECTek Kursaal jauregian debutatu zuen 2008ko abuztuan, eta, bi urteren

buruan bakarrik, Espainiako eszenategi garrantzitsuenetako batzuetan aritu dira. Kontzertuko errepertorio sinfoniko berri baten alde egiten dute, eta hori nabarmena da Xavier Carbonell konpositorearen Lalibela lan berriaren estreinaldian Mallorkako Palmako Auditorioan, hiri horretako Orkestra Sinfonikoarekin batera. Ildo horretan, ekainaren 18an parte hartu zuten, Madrileko Komunitateko Orkestrarekin batera eta Juan José Encinar zuzendariak gidatuta, Juan José Eslavaren Senderos de Risa kontzertuaren estrainaldian, Madrileko Canal antzeztokietan.

 

Produkzio propioko bi DVD editatu dituzte (bat, Espainiako musikarena; bestea, Sofía

Gubaidulina Errusiako konpositorearena). SIGMA PROJECTek SELMER musika-tresnak eta VANDOREN osagaiak erabiltzen dituzte.

 

Amaiera bikaina XXxa. Barroko Aire ediziorako, igande honetan, Ordiziako Eliz Parrokian arratsaldeko 6:30ean.