Udalekuak: plaza lortu dutenak eta itxaron zerrenda
Ordiziako Udalak aukera ezberdinak aztertu ditu udalekuetan plaza eskatu duten haur guztiak sartu ahal izateko (hainbat erakundetan kontsultak, Foru Aldundiaren bitartez Eusko Jaurlaritzara ratioak handitzeko eskaerak bideratu ditu…), baina Eusko Jaurlaritzaren maiatzaren 7ko Dekretuari heldu behar izan zaio eta Udalak zozketa egin behar izan du halabeharrez.
Datorren astean Jaurlaritzak Dekretu berri bat ateratzea espero da eta taldeko parte har dezaketen haur kopuru hori handitzeko itxaropena du Udalak (oraingo ratioa taldeko 6 haur da). Halere, Udalak gehiago ez itxarotea erabaki du, gutxienez familia batzuei euren udako antolaketari begira plaza bermatzeko.
Aipatutako Dekretuan finkatutako taldekako ratioak handituko balira, segituan jarriko ginateke zuekin harremanetan, itxaron zerrendan gelditu diren haurrei udalekuetan parte hartzeko aukera eskaintzeko.
Hemen dituzue bi dokumentuak: