Diru-sarreren araberako hobari taula izango dute udal tasek
Ordiziako Udalak, urriaren 10an, onartu ditu 2024 ekitaldiko ordenantza fiskalak, EH Bildu eta EAJren aldeko bozkekin, Elkarrekin Podemosen abstentzio eta kontrako bozkarekin, eta PSOE-EEren kontrako bozkarekin. %5eko igoera orokorra izango da, eta hondakinetan %8koa. Honako bilakaera izan dute azken urteetan ordenantza fiskalek Ordizian: 2020an %0,7 igo ziren, hondakinen salbuespenarekin (%5 igo ziren); 2021ean izoztu egin ziren, iaz %1,5eko igoera izan zuten eta iazko urtean izoztu egin ziren, hondakinen salbuespenarekin (%5 igo ziren).
Hau da, epe horretan %3,1eko bilakaera izan dute. KPIaren igoera, berriz, 2019ko uztailetik aurtengo uztailera %16koa izan da. Gainera, Eustateko datu sozioekonomikoek agerian uzten dute Ordiziako errealitatea Goierriko herri handienekin alderatuta bi muturrak ikus daitezke herrian: gehien eta gutxien dutenak. “Ordizia justu bat lortzeko lanean jarraitzen dugu eta horregatik planteatzen dugu hobari sistema jasotzen duen taula berria, non bakoitzaren diru sarreren arabera hobari bat edo beste aplikatuko den”, azaldu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak.
Ekonomikoki erreparatuz, hondakinetan, etxebizitza eta jarduera gabeko lokaletan, euro bat igoko da hilabetero kuota (hobariak aplikatu gabe); ibilgailuen kasuan potentzia eta ibilgailu motaren araberakoa izango da (adibidez, bi euro baino gutxiagoko igoera potentzia baxuen duten ibilgailuetan); eta Ondasun Higiezinei dagokionean, urtean 5 eurotik 35 eurorako igoera izango dute, etxebizitzaren katastro balioaren arabera.
Adur Ezenarro, Ordiziako alkatea: “Ordenantza fiskaletan progresibitatea lortzea dugu helburu, diru-sarreren araberako ordainketak ahalbidetuz. Gaur gaurkoz hori hobari sistema baten bidez burutu dezakegu soilik, zuzenean norberaren errentaren araberako zerga eta tasak jartzea ez dutelako ahalbidetzen indarrean dauden foru-arauek”. Horregatik, udal tasa eta prezio publikoetan diru-sarreren arabera ordaintzea ahalbidetuko duen hobari tala berria osatu da, non oinarri lanbide arteko gutxieneko soldata hartuz (%10eko igoerarekin), eta bizikidetza unitateko kideen arabera oinarri hori handituz.
Alkateak aipatu duenez, helburua “urtez urte diru-sarreren araberako ordainketa progresiboa hobetzea da, eta sistema hau bera Majori kiroldegian eta gainerako zerbitzuetan aplikatzen joatea”.
TASA PUBLIKOETAN HOBARIAK DIRU-SARREREN ARABERA BONIFICACIONES EN LAS TASAS PUBLICAS SEGUN INGRESOS |
|||||
kategoria 1 |
kategoria 2 |
kategoria 3 |
kategoria 4 |
hobari gabe sin bonificación |
|
BIZIKIDETZA UNITATE KIDEAK nº miembros unidad convivencial |
90% |
75% |
50% |
35% |
0% |
1 |
<16.632,00 |
16.632,01-18.900,00 |
18.900,01-22.680,00 |
22.680,01-27.972,00 |
>27.972,00 |
2 |
<21.772,80 |
21.772,81-24.645,60 |
24.645,61-29.635,20 |
29.635,21-36.439,20 |
>36.439,20 |
3 |
<23.436,00 |
23.436,01-27.064,80 |
27.064,81-32.508,00 |
32.508,01-41.277,60 |
>41.277,60 |
4 edo / o + |
<25.552,80 |
25.552,81-29.332,80 |
29.332,81-34.927,20 |
34.927,21-44.604,00 |
>44.604,00 |
ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA FAMILIA UGARIEN HOBARIAK BONIFICAIÓN A FAMILIAS NUMEROSAS EN EL IMPUESTO DE BIENES INMUEBLES |
||||||||||
kategoria 1 |
kategoria 2 |
kategoria 3 |
kategoria 4 |
kategoria 5 |
||||||
0-25.552,80 |
25.552,811-29.332,80 |
29.332,91-34.927,20 |
34.927,21-44.604,00 |
44.604,01-60,000 |
||||||
Gehienez 3 seme-alabako familiak |
% 90% |
% 75% |
% 50% |
%35% |
% 15% |
|||||
|
||||||||||
Familias de hasta 3 hijos/as |
||||||||||
4 seme-alabako familiak |
% 90% |
% 90% |
% 75% |
%50% |
% 35% |
|||||
Familias de 4 hijos/as |
||||||||||
5 edo gehiago seme-alabako familiak |
% 90% |
% 90% |
% 90% |
%75% |
50 |
|||||
Familias de 5 ó más hijos/as |
||||||||||
TRAKZIO MEKANIKODUN IBILGAILUEN ZERGA FAMILIA UGARIEN HOBARIAK BONIFICACIONES VEHICULOS TRACCION MECANICA FAMILIAS NUMEROSAS |
||||||
kategoria 1 |
kategoria 2 |
kategoria 3 |
kategoria 4 |
kategoria 5 |
||
0-25.552,80 |
25.552,811-29.332,80 |
29.332,91-34.927,20 |
34.927,21-44.604,00 |
44.604,01-60.000 |
||
Gehienez 3 seme-alabako familiak / Familias de hasta 3 hijos/as |
% 60% |
% 50% |
% 40% |
%30% |
% 20% |
|
4 seme-alabako edo gehiagoko familiak / Familias de 4 ó más hijos/as |
% 80% |
% 70% |
% 60% |
%50% |
% 40% |
|