Iaz sortu zen ‘Udaberria Transloratzen’ zikloak jarraipena izango du aurten ere. Hain zuzen, gizarte anitzean bizi gara; kolore, soinu, begirada, sentsazio eta sentimendu ezberdinez osatuta. Bide horretan, Udalak “kezkatuta” ikusten du nola gizarteak markatutako bide heteropatrialkaletik hurrentzen diren errealiteak etengabe zalantzan jartzen diren. Ikuspegi bakarra gailendu nahi den honetan, “udaberriko loreak hamaika” direla adierazi nahi dugula nabarmendu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak.

Gauzak horrela, Udaberria Transloratzen, Ordizia Transformatzen  zikloa sortu du Udalak, eta horren baitan errealitate horiek aintzat hartu eta jendartean dagokien ikusgaitasuna emango zaie.

“Oso gustura gaude aurkezten ari garen programa anitz honekin. Gainera, aurtengoan pornografiaren gaiari ere helduko zaio, azken finean, pil-pilean dagoen gaia da eta bi adituren hitzaldia zuzenduko zaie gurasoei”, gehitu du Jimenezek.
“Transloratzetik transformatzera jauzi egiteko garaia da, non besteen errealitateak ezaugutu eta nork bere espazioa izan dezan gure gizartean”, adierazi du alkateak.

Egitarau zabal eta anitza

Programa Transloratzen 2022

 

Datorren martxoaren 17an Zinegoaken bitartez ikuspegi anitzak landuko dira, eta martxoaren 24an ere beste laburmetraia bat eskainiko da. Biak 19:30etan, Herri Antzokian.

Martxoaren 18 eta 19an, autodefentsa eta maskulinitate tailerrak eskainiko dira Gaztelekuan.

Ikerketen arabera, 6 urte betetzerako zenbait haurrek sexu-bideo horiekin topo egingo dute. 8-9 urterekin, askok Interneterako sarbidea duen telefono mugikor bat dute, eta 12 urterekin, ia erdiek ezagutuko dute horrelako bideoren bat. 16 urterekin gehiengoa dira eta, seguruenik, 18 urterekin adingabe gutxi egongo dira, batez ere mutilak, pornorik ikusi ez dutenak.

Horretarako, martxoaren 22an, 18:00etan Pleno aretoan, bi gonbidatu izango ditugu: Josebe Iturrioz Filosofian lizentziatua 2 doktoretza eta Berdintasun masterduna. Berdintasun- teknikari eta aholkulari gisa lan egin du Gipuzkoako Foru Aldundian eta José Luis García, Nafarroako Gobernuko psikologo eta sexologoa, eta pornografian aditua. Gainera gurasoekin pornografiaren gaiaren lanketan ibilbide luzea du.

Izen ematea eskertuko genuke. Horrekin batera aurrez interesgarria izango den informazioa helaraziko zaizue emailez. Emaila: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. eta telefonoa: 688 822 329.

Bien bitartean, martxoan eta apirilean zehar German Urteaga ikastetxeetara joango da hitzaldiak ematera.

Martxoaren 26 eta 27an, bestalde, Gaztelokaleko pareta margoketa egingo da, ‘identitatea bilatzen’ izenpean.

Apirilaren 1ean, eRRe, aldarri bat bertsoz ikuskizuna eskainiko da 19:30ean Herri Antzokian.

Hurrengo egunean, apirilaren 2an, Albina Stardust eta Divina Comedia Show izango ditugu Plaza Nagusian, 20:00etan hasita. “Ikuskizun berritzailea da, zalantzarik gabe”, nabarmendu du Berdintasun zinegotziak.

Apirilaren 7an beste hitzaldi bat izango da 18:30ean Pleno Aretoan. Hain zuzen ere, Eder Iturralde eta German Urteagak hartuko dute hitza, eta ondoren ‘Popatik’ hirukotearen emanaldia izango da.

Apirilaren 26an, ‘Borrokalari Transgeneroak’ liburuaren aurkezpena egingo dute Fermintxo Zabaltza eta Josebe Iturriozek. 18:00etan izango da, udaletxeko batzar aretoan.

Maiatzaren 17an jarraituko du egitarauak. Egun horretan bertan ospatzen da Homofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta 18:00etan Pleno Aretoan, Ordiziako LGTBI+ diagnostikoa abiatzeko mahai ingurua egingo da.

Ekainaren 20an Miguel Missé izango da gonbidatua. 18:00etan eskainiko du ‘A la conquista del cuerpo equivocado’ liburuaren inguruko solasaldia, Pleno Aretoan.

Aurtengoan ekainaren 28an emango zaio Udaberria Transloratzen, Ordizia Transformatzen zikloari amanera. Bertan, Harrotasunaren Eguna ospatuko da.