Martxoaren 8a da, Emakumeen Eguna. Gaurko egunarekin bat egiten du Ordiziako Udalak eta konpromiso irmoa adierazten du egunero berdintasunaren bidean lanean jarraitzeko, gizarte inklusibo bat eraiki eta pertsona guztien eskubideak bermatzeko.

Horregatik, gaur 12:00etan Kimetz Elkarteak Plazan deitutako kontzentraziora batzeko gonbita zabaltzen zaizue, eta baita 19:00etan Goierriko Mugimendu Feministak deitutako eskualde mailako manifestaziora. Ondoren, ekitaldia egingo da Barrena parkean.