Osasun zentro berria martxan da

Ordiziako osasun-zentro berriak astelehenean, martxoak 18, zabaldu ditu ateak, eta sarrera Etxezarreta 11. zenbakitik izango da.

Osakidetzak 2 milioi euroko inbertsioa egin du osasun-zentroaren azalera erabilgarria handitu eta espazio berriak sortzeko. Hala, azalera osoa 1.050 metro koadrora handitu da eta honakoak dira hobekuntza nabarmenak:


• Familia-medikuntzako 8 kontsulta (lehen 6 ziren)
• Erizaintzako 8 kontsulta (lehen 5 ziren)
• Lehen Mailako Arretako fisioterapeutaren kontsulta 1
• Pediatriako 2 kontsulta (berriak)
• Pediatria-erizaintzako 2 kontsulta (berriak)
• Emaginen kontsulta 1 (berria)
• Botikina
• Erauzketa-gela
• Proba funtzionalen gela
• Larrialdietarako gela
• Liburutegia
• Gimnasioa

Lan hauek egin ahal izateko Ordiziako Udalak osasun-zentroaren azpiko lokalak laga ditu, eta hori funtsezkoa izan da bertako herritarrei eskaintzen zaien osasun-asistentzia hobetzea ahalbidetuko duen handitzea egiteko.