Eguberritako saio berezia grabatuko du Ordizian 'Sos kantak' programak

EITBko 'Sos kantak' programak Eguberritako programa berezia Ordizian grabatuko du, azaroaren 23, 27 eta 28an. Herriko ondarea berreskuratzeko asmoz, 'Zer zabiltzate artzainak' eta 'Kattalin' abestiak kantatuko dira, eta horretarako programan abesteko prest egongo diren ordiziarrak behar dituzte (ez da abeslari profesionala izan behar parte hartzeko). Bertan parte hartu nahi baduzu, idatzi Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edo 638 585 379 telefonora.