Ordaindu 20 eta gastatu 30 euro

Astelehenean hasi zuen Ordiziako Udalak bono kanpaina berria. 20 euro ordainduz 30 euroko balioa duten bonoak eskuratzeko aukera izango da. “Harrera ona izaten ari da bono kanpainak, eta ordiziarrei zein beste herriko pertsonei gonbitea zabaltzen diegu kanpaina honetan parte hartzeko. 20 euro ordainduz 30 euro gastatzeko aukera izango baita”, azaldu du Maitane Alvarez, Ordiziako alkateordeak. Azaroan gastatu beharko dira bono horiek, azaroaren 2an hasi eta 30a bitartean.

Asteazkenean ordutegi berria jarri da martxan bonoak erosi ahal izateko, eta Ordizian merkataritza bulegoaren ordutegian eros daitezke: astelehenetik ostiralera 08:30-14:30. Astelehen eta asteazkenetan arratsaldez ere bai, 16:30-18:30. Pertsonako bono bat erosi ahalko da, eta beste pertsona baten NANarekin beste bat erosteko aukera ere egongo da.

92 establezimenduetan gastatzeko aukera

Kanpaina berri honetan herriko 92 establezimenduk parte hartuko dute, tartean, Parte hartzen duten saltokiei dagokienez, elikadura-dendak, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen establezimenduak ere badaude.

Hala, tokiko merkataritzaren bidez erosketak azaroan egiteko aukera izango dute herritarrek, dagoeneko Gabonetako erosketetan pentsatuta edo beste behar batzuei erantzuteko eta, zalantzarik gabe, Ordiziako Udalak Ordizian merkatarien elkartearekin lankidetzan abian jarriko duen bonu-kanpainaren edizio berri honetan islatuko den kalitatezko eskaintza zabalaren bidez premia horiei erantzuna eman ahal izango die.

Bono kanpaina establezimenduak