Ordizia Txapeldun gazta lehiaketa, urriaren 25ean

Datorren asteazkenean, urriak 25,  XXXVI. ‘Ordizia Txapeldun’ gazta lehiaketa ospatuko da asteazkeneroko azokaren altzoan.  Lehiaketa Ordiziako Plaza Nagusian ospatuko da goizeko 10.30etatik aurrera.

Bertan, Euskal Jaietako Ardi Latxaren esnearekin egindako gazta lehiaketaren azken hamar urteetako (2014tik 2023ra) irabazleak lehiatuko dira haien artean. Ekitaldia Ordiziako Udalak antolatzen du Idiazabal Gaztaren kofradiaren lankidetzarekin, Idiazabal Jatorri Izendapenaren laguntzaz.

Honako gaztagileak arituko dira lehian asteazkenean:

2014.- Karmele Murua “Ondarre “(Segura)

2015.- Jon Etxebarria “Ipiñaburu” (Zeanuri) 2016.- Joseba Insausti “Otatza” (Ordizia) 2017.- Jose Luis Odriozola “Agerre-Buru” (Aia)

2018.- Julen Arburua “Kortaria” (Lekaroz) 2019.- Julen Arburua “Kortaria” (Lekaroz)

2020.- Patxi López de Uralde “Larreako Gazta” (Larrea)

2021.- Eneko Goiburu “Ondarre” (Segura)

2022.- Eli Gorrotxategi “La Leze” (Illarduia)

2023.- Eneko Goiburu “Ondarre” (Segura)

Hiru gazta hoberenak diru-saria jasoko dute: 300 euro irabazleak, 200 bigarrenak eta 100 hirugarrenak. Hamarretik zazpiko puntuazioa gainditzen badute, urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak eskuratzeko aukera izango dute. Lehenengoak, Urrezko Gazta irabaziko luke zortzi puntu eta erdi baino gehiago lortuz gero.

Luxuzko epaimahaia dugu oraingo honetan ere, ondorengo lagunek osatuko dutena:  Iñaki Arrieta (Rekondo jatetxea, Donostia),  Vera María Arrieta (Jakitea Elkartea),  Paloma Enríquez (Cebanc ostalaritza eskola, Donostia), Victoria Urresti eta Patxi Pérez Elortondo (Idiazabal Jatorri Izendapeneko teknikariak) eta Eli Belaunzaran (El Diario Vasco) eta Aitzol Zugasti (AZ Gastronomia) kazetariak.