Uztailaren 1ean bukatzen da lanak aurkezteko epea

Ordiziako Argi Berri elkarteak Ordiziako Udalaren laguntzarekin antolatutako Lazkao Txiki XXVI. Bertsopaper lehiaketara lanak aurkezteko epea zabaldu dute dagoeneko. Hiru mailatan banatzen da lehiaketa: gaztetxoena (13 urte arte), gazteena (14-18 urte) eta helduena (18tik gora). Lanak uztailaren 1aren aurretik aurkeztu behar dira, eta sari banaketa ekitaldia Euskal Jaietan izango da, irailaren 10ean.

Parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper bidal ditzake. Hiru mailetan bertso idatzien neurria eta doinua librea da, baina gaietan dago aldea. Gaztetxoek "Herriko alkate banintz" 'gaiari buruzko bertsoak jarri beharko dituzte (gutxienez 2 bertso eta gehienez 4), eta beste bi mailetakoentzat gaia librea izango da (gutxienez 8 bertso eta gehienez 12). Maila bakoitzeko lehen hiru sailkatuek jasoko dituzte sariak.

Oinarriak ikusteko SAKATU HEMEN

Ostegunean ohiko Osoko bilkura egingo da 19:00etan batzar aretoan.

Gai zerrenda honakoa da:

1- 2017ko apirilaren 27an egindako ohiko osoko bilkurako akta onartzea.

2- Apirileko Alkatetza Dekretuen berri ematea.

3- 2016ko kreditu soberakinak 2017ko Aurrekontuan txertatzeari buruzko 441/2017 Alkate Dekretuaren berri ematea.

4- Kreditu gehigarrien aldaketei dagokien 442/2017 Alkate Dekretuaren berri ematea.

5- 2016ko Udal Aurrekonturen likidazioaren berri ematea. (gehiago)

Kanpoko igerilekua ekainaren 10ean zabalduko da eta ikastaroak 26an hasiko dira

Ordiziako Majori kiroldegiko udako kanpainako ikastaroetan parte hartzeko izen-emate epea zabalik dago eta berrikuntzekin dator. Datorren ekainaren 26an hasiko dira UDAko ekintzak. Izena emateko aukera ekainaren 18ra arte dago zabalik. Kanpoko igerileku gunea, ordea, 10ean –larunbatean- zabalduko da.

Berrikuntzak batez ere gazteei zuzendutako jardueretan antolatu dira.  OKE Triatloi taldearekin elkarlanean aurkeztutako ikastaro berria da horietako bat: MAJORI TRI, hain zuzen. Triatloian hasteko da eta, egunero, astelehenetik ostiralera izango da 11:00etatik 12:00etara. Triatloiak hiru kirol mota lantzen ditu: korrika, txirrindularitza eta igeriketa. Bigarren berrikuntza entrenamendu funtzionalaren alderdia jorratzen duen GAZTE  FIT jarduera da. Asteartetan eta ostegunetan izango da, 12:00etatik 13:00etara. Era berean, neguan ere eman den GAZTE FORMAN aukerak kirol anitzak landuko ditu udan ere, asteartetan eta ostegunetan 11:00etaik 12:00etara. Horietaz gain, betiko aukera zabala dago programatuta.

Dena dela, kanpoko igerilekuak aurretik irekiko dira. Ekainaren 10erako dago aurreikusita irekiera. Aurten igerileku txikian segurtasuna hobetzeko neurriak hartu dira. Hala, portzelanazko zorua izango du igerileku honek. Tabernako terrazan ere aldaketak  egin dira zerbitzua hobetzeko.

Informazio gehiago: 943805880;  www.majori-kiroldegia.eus; https://www.facebook.com/majorikiroldegia                                                                                                                                                                                                                  

Bederatzigarren edizioara 120 lan aurkeztu dira

Udaleko Euskara Zerbitzuak duela bederatzi urte jarri zuen abian Komiki lehiaketa.  Lagunarteko erregistroa euskaraz erabiltzea du helburu eta lehiaketa aurretik Lagunarteko hizkeraren ikastaroa antolatu zen ikastetxeetan.

Oianguren institutuarekin eta Jakintza ikastolarekin elkarlanean antolatzen da eta 15 urtetik gorako gazteek hartzen dute parte. Bi maila bereizten dira:

-A maila: DBH4ko gazteak.

-B maila: batxilergoko 1. eta 2. mailak.

Besteak beste, irudimena eta originaltasuna baloratzen dira lanak epaitzerakoan eta istorio dibertigarriak, aldarrikatzaileak, etab irakurtzeko aukera izan da gazteen sormenari esker. Epaimahaian Goztiri AEK euskaltegia aritu da.

120 lan jaso dira guztira eta saridunak ondokoak izan dira:

-A mailan, 1. saria: Leire Herzog (Jakintza ikastola)

-A mailan, 2.saria: Asier Alvarez (Oianguren institutua)

-B mailan, 1. saria: Anne Guiu (Oianguren institutua).

-B mailan, 2. saria: Izaro Nieto (Jakintza ikastola)

*Argazkian, sarituak Josi Iturrioz zinegotziaren eskutik sariak jasota gero.