liburu2 Gaur hasi da Ordiziako liburu eta disko azokaren IV. edizioa

Irekiera ekitaldia Barrena Kultur Etxean ospatu da arratsaldeko 17:30etan.  Urdaneta Dantza Taldea eta Amets Bide Elkartea arduratu dira hasiera emateaz.

Igandera bitartean euskal produktuak; liburuak, jokoak, musika diskoak, bideoak... %15eko deskontuarekin erosteko aukera izango dute herritarrek. Ostiralean gaueko 21etara arte egongo da irekia. Aldiz, larunbatean goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean eta 16:30etatik 20:30etara arratsaldean. Igandean goizeko ordutegia izango du soilik.  

LIBURU1Hitzaro euskara elkartea da, Ordiziako Udalaren laguntzarekin, azokaren antolatzailea.

olentzeroHerriko elkarte eta kirol eta kultura taldeak prestatutako Eguberrietako egitaraua ikusi nahi baduzu sakatu beheko artxiboan.

 

pdfEgitaraua

aurrekontuakOrdiziako Udala 2013ko aurrekontua prestatzen ari da. Lehengo urtean aurrekontuen azalpena eman zen kontu hartzailea eta Ogasun zinegotziaren eskutik eta aurtengoan, herritarrengana zuzentzen gara 2013ko aurrekontuaren nondik norakoen inguruan lanketa bat egiteko.

Lanketa honetarako bi bilera antolatu ditugu. Lehendabizikoa, datorren asteartea, hilak 18, egingo dugu Udaletxeko Batzar Aretoan arratsaldeko 19:00etan. Bigarrena berriz, gabonetatik bueltan izango da, azken aurrekontu proposamena azaltzeko.

alerta laranjaEusko Jaurlaritzako larrialdi sailak iragarri duenez gaur gauean haize zakarragatik alerta laranja izango dugu. Honenbestez, Udalak herritarrei eta batez ere herrian zehar burutzen ari diren obretan dabiltzanei, ondorengo gomendioak helarazten dizkie: 

1.- Ateak, leiho eta toldoak itxi eta ondo tinkatu.

2.- Kendu lorontziak eta kalera eror daitezkeen gauza guztiak.

3.- Obratako andamio, garabi eta obrako beste elementuak tinkatu.

4.- Kalean baldin bazaude urrundu erlaitz, zuhaitz eta publizitate hesietatik.

Bide batez, jakinazi Udaltzaingoak herrian zehar dauden obretako ardurdunei egoeraren berri eman diela. Babes zibileko boluntarioek ere egoeraren berri badute eta arratsaldetik aurrera alertan egongo dira gerta daitezkeen egoeretan laguntzeko.