portadaudalekuakMartxoaren 24ra arte egongo da zabalik

Bihartik hasita eta hilaren 24ra arte posible izango da Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen dituen udalekuetan izena ematea. Ondoren, apirilaren 11an, ostegunean, jasotako izen guztiekin zozketa egingo dute. Udalekuak 7 eta 13 urte bitarteko umeei daude zuzenduta.

KARTELA POTTOLA DEFINITIVO TX"Antzerki garaia" programako hirugarren muntaia 

Txalo Produkzioak Herri Antzokira "Pottola" lana ekarriko du ostirala honetan, gaueko 10:15ean. "Antzerki garaia" programaren barruko antzezlana da, eta Beasain eta Ordiziako Udaletako Kultura Sailekin antolatzen da. Programa hau Euskadiko Antzerki Sarearen barruan sartzen da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailen laguntza jasotzen du .

ESAMOF190recEkitaldia Goen Plazan ospatuko da arratsaldeko 19:00etan

Datorren apirilean hamar urte beteko dira Jorge Oteiza artista handia hil zela. Bere obrak, ordea, gure baitan jarraitzen du. Eta datorren asteartean, San Jose egunean, martxoaren 19an, 15 urte beteko dira Goen Plazan Oteizaren eskultura inauguratu zenetik. Aitzaki horiekin Udalak, Kultura Sailaren bidez, ostiral honetarako, arratsaldeko 7etan, ekitaldi xume bat antolatu du Oteizaren oroipenean Goen Plazan Kukai/Tanttaka taldeen proposamenarekin.

Majori fatxada 1

Majori kiroldegiko zuzendari lanpostuko kontrataziorako prozedura martxan da.

Udalak beharrezkoa ikusten du zerbitzuen eta kudeaketaren kontrol publikoa bermatzeko Majori kiroldegiko zuzendaria Udalaren menpe egongo den langilea izatea, beraz, langile bat kontratatzeko prozedura martxan jarri da.