ORDIZIA KOLOREArratsaldeko 19:00etan Nikolas Lekuona enparantzan 

Ordizian, jatorri ezberdineko hainbat pertsona bizi dira eta guztion erronka, gizarte kohesioa edota elkarbizitza sustatzea da. Honekin batera, gogoratu behar da, migrazioaren fenomenoa, gizakia bezain zaharra dela eta gizakien izaerarekin lotuta dagoela.

jaietako bileraBarrena Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etan

Datorren asteartean, ekainaren 18an, bilera bat egingo da Barrena Kultur Etxean arratsaldeko 19:00etan herriko elkarteekin eta koadrilekin Jai Nagusiez hitz egiteko. Jaietako zinegotzigotik bertaratzeko eskaera luzatu nahi zaie taldeei izan dezaketen ikuspegia aberatsa suertatu daitekeelako.

image001 1Ekainaren 17tik 28ra bitartean

Goiekik, Goierriko Garapen Agentziak, enpresak martxan jartzeko aholkularitzarako formazio espezializatua eskainiko du ekainaren 17tik 28ra bitartean.Zerbitzu honen onuradun izateko parte hartzaileek beharrezkoa izango dute, alde batetik, Goierriko eskualdean martxan jartzeko negozio ideia izatea edo ideia bat duen goierritarra izatea eta, bestetik, Lanbiden langabe bezala izena emanda izatea. 

santanaEkainaren 21ean Barrena Kultur Etxean

Santanazaleen egunari buruz informazioa emateko bilera bat egingo da ekainaren 21ean, arratsaldeko 19:30tan, Barrena Kultur Etxean. Bertara 2012ko uztailaren 1etik 2013ko ekainaren 30era bitartean ezkondu diren edo ezkondu behar diren bikoteak daude gonbidatuta.