MosaikoaZero Zabor filosofiarekin bat egiten duen ekimena

Datorren larunbatean, ekainak 22, mosaikoa egingo da Ordiziako Plaza Nagusian, 19:00etan, Eman aukera bat atez atekoari! Lemapean. Luntxa egongo da plazan, musikaz girotuta. Errausketaren aurkako eta mundu iraunkorrago baten aldeko ekimena da larunbatekoa, Zero Zabor filosofiarekin bat eginez

Ordiziako San Juan Sua.Entseguak1Garagartza plazan 22:30etan

Datorren igandean, San Joan bezpera egunean, Sugorri taldeak antzeztutako akelarrea egingo da Garagartza plazan, 22:30ean. Berrogei urte badira gutxienez antzeko ikuskizun bat egiten hasi zela herritar talde bat, eta denboraren joanean, ordiziarrengan sustraitutako emanaldi herrikoi bat da.

OtegieneaOstiral honetan hasiko dira

Ostiralean hasi eta igandera bitarte (ekainaren 21etik 23ra) ospatuko dira Otegienea-Majori auzoko festak. Aurreko urtekoen tankerako egitaraua prestatu dute aurtengorako ere auzotarrek. Suziriaren jaurtiketarekin hasiko dira festak ostiral arratsaldean (18:00), eta igandean bukatuko dira, San Joan suarekin.

Ordizia201311 landare ekoizle elkartuko dira 

Datorren larunbatean, hilak 22, Lore eta landareen II. azoka egingo da Ordiziako Plaza Nagusian, 09:00etatik 14:00etara bitartean. Ordiziako Udalak eta Landare Azokak elkarteak antolatu dute ekimen hori. Denera 11 landare ekoizle elkartuko dira, horietatik bi Goierrikoak: Aritz Urretabizkaia (Arama) eta Iñaki Azanza (Zaldibia-Ordizia).