Atez ate 02Ordiziako Udala hondakinen kudeaketa berriaren inguruan lanean hasi da

Ordiziako Udalak hondakinen kudeaketa eredua aldatzea onartu zuen 2012ko ekaineko osoko bilkuran. Prozesuari hasiera emateko 10 bilera informatibo egin ziren iaz, zeinetan 450 pertsonek hartu zuten parte.

 Apirilaren 27an auzolana Oiangun2012-05-11 Montajea

Lehengo urtean burututako Oianguko  partaidetzazko prozesuan hainbat proiektu lehenetsi ziren eta bertatik, osatutako talde eragilea lanean ari da jarraipena egiten. Eguraldi ona badator, eta prozesuan behin eta berriz, aipatutako auzolanerako eguna ere finkatu dugu jada, Apirilaren 27a hain zuzen (goizez).

berdintasunaOrdiziako Udalak berdintasunerako urratsak herritarrekin batera eman nahi ditu

Ordiziako Udaletik, berdintasuna sustatuz orain arteko bidean jarraitu nahi da: urratsez urrats herriko balio kulturalak eraldatuz. Horretarako, Udalak II. Berdintasun Plana egingo du. Datozen urteetarako helburuak zehaztu eta egin nahi diren ekintzak zeintzuk diren erabakitzeko. Udal mailarako ezin ezik, herri mailarako plangintza izatea nahi da. Horregatik, herritarrak animatu nahi ditugu, sortuko diren lantaldeetan parte hartzera.

kale peoiAsteazkenean eta ostegunean egingo da bigarren ariketa

2013ko martxoaren 5ean egindako oposaketa fasearen lehenengo azterketaren behin betiko gaindituen zerrenda kaleratu dute dagoeneko. Gainera, bigarren ariketa egiteko deialdia zabaldu da.