Ezkontza zibila ospatzeko alkatearen ahalmena eskuordetzea

2568/1986 Errege Dekretu bidez onartutako Udal Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Erregimen Juridikoa arautzen duen Erregelamenduko 44.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko, denek horren berri izan dezaten eta bestelako eraginetarako, jakinarazten dut, 767 dekretua eman dudala. Honen bidez Kode Zibilaren 51. artikuluaren aldaketa dakarren 1994ko abenduaren 23ko 35/94 Legearen arabera, honako hau erabaki dut: Alkatetza funtzioak Maitane Alvarez Garciandia zinegotziarengan eskuordetzea ezkontza zibila ospatzeko, 2023ko ekainaren 3an, goizeko 13:00etan, Udaleko Batzar Aretoan.

Ordizian, 2023ko maiatzaren 30ean. Adur Ezenarro Agirre, alkatea funtzioetan.