Ezkontza zibila ospatzeko alkatearen ahalmena eskuordetzea
2568/1986 Errege Dekretu bidez onartutako Udal Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Erregimen Juridikoa arautzen duen Erregelamenduko 44.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko, denek horren berri izan dezaten eta bestelako eraginetarako, jakinarazten dut, 690 dekretua eman dudala. Honen bidez Kode Zibilaren 51. artikuluaren aldaketa dakarren 1994ko abenduaren 23ko 35/94 Legearen arabera, honako hau erabaki dut: Alkatetza funtzioak Ainhoa Jimenez Goñi zinegotziarengan eskuordetzea ezkontza zibila ospatzeko, 2023ko maiatzaren 27an 13:00etan Barrena Jauregian.
Ordizian, 2023ko maiatzak 15ean. Adur Ezenarro Agirre, alkatea