Ezkontza zibila ospatzeko alkatearen ahalmena eskuordetzeaa

2568/1986 Errege Dekretu bidez onartutako Udal Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Erregimen Juridikoa arautzen duen Erregelamenduko 44.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko, denek horren berri izan dezaten eta bestelako eraginetarako, jakinarazten dut, 657 dekretua eman dudala. Honen bidez Kode Zibilaren 51. artikuluaren aldaketa dakarren 1994ko abenduaren 23ko 35/94 Legearen arabera, honako hau erabaki dut: Alkatetza funtzioak Ainhoa Jimenez Goñi zinegotziarengan eskuordetzea ezkontza zibila ospatzeko, 2023ko maiatzaren 13an, goizeko 12:30etan, Udaleko Batzar Aretoan.

Ordizian, 2023ko maiatzaren 5ean Adur Ezenarro Agirre, alkateak