2022ko Ordenantza Fiskalen hasierako onarpena

11/1989 Foru Arauak (uztailaren 5ekoa, Gipuzkoako Hazienda Lokalen Foru Araua Erregulatzailea) ezarritakoa betetze aldera, Udalbatzak, 2021ko urriaren 13ean egindako osoko bilkuraren kideen gehiengoz, erabaki hau hartu zuen:

1.-2022 ekitaldian erabiltzeko honako hau behin- behineko izaeraz onartzea:

ZUZENBIDE PUBLIKOKO UDAL ZERGEN ETA BESTE DIRU-SARREREN GESTIONAREN, BILKETAREN ETA IKUSKAPENAREN GAINEKO ORDENANTZA NAGUSIA.

1. ORDENANTZA FISKALA ALDATZEA, ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA.

2.  ORDENANTZA    FISKALA, UDALERRIKO JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA.

3. ORDENANTZA FISKALA ALDATZEA, TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA.

4. ORDENANTZA     FISKALA, ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA.

5. ORDENANZA FISKALA, HIRI-LURREK IRABAZITAKO          BALIOAREN  GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA.

6. ORDENANTZA FISKALA ALDATZEA, ZERBITZU PUBLIKOAK ESKAINTZEAGATIK ETA ADMINISTRAZIO EKINTZAK EGITEAGATIKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.

7. ORDENANTZA FISKALA ALDATZEA, ERABILERA PRIBATIBOKO EDO HERRIKO JABETZA PUBLIKOA MODU BEREZIAN APROBETXATZEAGATIKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.

8. ORDENANTZA FISKALA, HAUR ESKOLAREN UDAL ZERBITZUAGATIKO TASA ARAUTZEN DUENA.

Hori guztia Udalbatzak 2021ko urriaren 13eko  osoko bilkuran hartutako akordioaren arabera eta, behin-betiko onartzen denean sartuko da indarrean. 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da.

Hartutako erabakiak eta izapidetutako espedienteak jendaurrean jartzen dira, 11/1989 Foru Arauaren (uztailaren 5ekoa, Gipuzkoako Hazienda Lokalen Foru Arau Erregulatzailea) 16.1 artikuluak ezarritakoa betetze aldera. Hala, iragarkia hedabide ofizial honetan eta Udaletxeko iragarki-oholean jarriko da. Baldintza hauetan:

  • Erabakiak eta espedienteak ikusteko tokia: Udaletxeko Idazkaritza.
  • Aztertu eta erreklamazioak egiteko epea, erreklamaziorik egin nahi izanez gero: 30 lan-egun, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lan-egunetik aurrera, bulego orduetan.
  • Erreklamatzeko eskubidea dutenak: uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak 17. artikuluan jartzen dituenak.
  • Erreklamazioak non egin: Udaletxeko Sarrera Errejistro Nagusian edota 39/15 Administrazioko Prozeduraren Legeak 16.4 artikuluan jartzen dituen tokietan.
  • Zer organori egin erreklamazioa: Udalbatzari

Legeak iragarkia jendaurrera aterata edukitzeko jartzen duen epea inork ezeren erreklamazio edo oharrik egin gabe pasatzen bada, behin-betiko onartutzat joko dira erabakiak, beste erabakirik hartu beharrik gabe

 

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua iragarkia. 

https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2021/10/15/c2106656.pdf

 Erreklamazioak eta iradokisunak aurkezteko epea: 2021-11.29