Ordiziako ostalaritza, talde zerbitzuak ematen dituzten akademia eta bidai-agentziak laguntzeko dirulaguntzen deialdia

Oinarri hauetan araututako laguntzen xedea izango da Ordiziako ostalaritza, talde zerbitzuak ematen dituzten akademiak eta bidaia-agentziak indartzea.

Eskaerak aurkezteko epea 15 lanegunekoa izango da, hau da, uztailaren 6tik uztailaren 28ra.

Aurkeztu beharreko dokumentuak

1. Eskaera orria

2. Gizarte Segurantzarekiko zerga betebeharrak egunean izatearen agiria.

3. Foru ogasunarekiko zerga betebeharrak egunean izatearen agiria.

4. Eskaera egiten duenaren nortasun juridikoa egiaztatzeko dokumentuak:

Pertsona fisikoek: NANa edo balio bereko beste dokumenturen bat.

Pertsona juridikoek: entitatearen eraketa jasotzen duen eskritura edo dokumentua edo Estatutuak, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan behar den moduan.

Sozietate zibilek: sozietate zibilaren eraketa-kontratua, IFZ eta sozietate zibila osatu duten pertsona guztien NANa edo horren balio bereko dokumentua.

5. Legezko ordezkaritzaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko dokumentua eta ordezkaritzaren egiaztapena agiri bidez. Egiaztapen hori zuzenbidean bidezkoa den edozein modutan egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...)

6. Eskatzailearen banku-kontuaren titulartasuna frogatzen duen agiria, eskatzailearen nortasunarekin bat etorriko dena (agiri hauetako edozeinek balioko du horretarako: bankuko kontu-laburpena, libreta edo bankuak egindako egiaztagiria).

7. Ekonomia-Jardueren Gaineko Zergaren egiaztagiria (altaren dokumentua, ordaindutako azken ordainagiriaren fotokopia, etab.)

8. Norberaren kontura lan egiten duten pertsonen edo autonomoen kasuan:

Langile Autonomoen Erregimeneko alta agiria eta azken ordainagiria, Langile Autonomoen Erregimen Bereziari dagokiona.

Eskaera orria

Oinarri erregulatzaileak