Covid-19aren ondorioz, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorea suspertzeko bonoen kanpainan izen ematea

Ordiziako herritarrei banatuko zaizkien erosketa bonoen programan parte hartu nahi duten saltokiek eskaera egin beharko dute ekainak 29tik uztailaren 6ra.

Eskaerak ORDIZIAN elkartearen bulegoan egin beharko dira, presentzialki astelehenetik ostiralera 9:00tik 14:00tara, edo e-mail bidez hurrengo helbidean: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

a. Eskaera orria

b. Pertsona fisikoa izanez gero, eskatzailearen NANa.

c. Pertsona juridikoa izanez gero, eskatzailearen IFKren kopia.

Oinarri arautzaileak

Eskaera orria