Ireki dute dagoeneko Ordiziako Garbigunea

cartel A3 garbiguneOrdizia berria

Gaurtik aurrera herritarrek Garbiguneak eskaintzen dituen zerbitzuez disfrutatu ahal izango dute. Goierrin dagoen 3.a da, Beasaingoarekin eta Urretxukoarekin batera Sasietako Garbigune Sarea osatzen duela. Herritar, denda zein enpresa txikietara bideratutako zerbitzua da. Upabi aldean dago kokatua, su-eskola eta Oianguko bidearen artean hain zuzen ere.

Irekiera gaur izan bada ere, inaugurazioa aurreko ostiralean ospatu zuten. Igor Eguren Ordiziako alkatea, Azeari Andonegi Lazkaoko alkatea, Iñaki Errazkin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatua eta Sasietako teknikariak izan ziren bertan.


Ezaugarriak eta prozedura
Garbigune berriak 14 edukiontzi dauzka guztira. Horietara txatarra, papera eta kartoia, egurra, obra hondakinak (partikularra bakarrik), plastikoak (bilgarria), etxetresna elektronikoak (garbigailuak, hozkailuak, ordenagailuak...), tamaina handiko gauzak (koltxoiak, altzariak...), eramateko aukera ematen du besteak beste. Baita etxeko hondakin arriskutsuak (pintura, autoetako olioa, bateriak, disolbatzaileak, aerosolak...) edota etxeko beste hondakin batzuk (arropa zaharra, fluoereszenteak, sukaldeko olioa, pilak...) ere.

Erabiltzailea Garbigunera joan eta hondakina dagokion edukiontzian jarri beharko du. Hormigoizko bi plataforma daude. Bata bestetik 2 metroko distantzian jarri dute. Horrela, erabiltzaileak ibilgailua goikoan jarri, eta hondakinak bigarren plataforman dauden edukiontzietara botako ditu.

Informazio orokorra
Garbigunea astelehenetik ostiralera bitartean goizez (09:00-12:30) eta arratsaldez (16:00-19:00) dago irekita. Asteburutan aldiz larunbatetan soilik eta goizez (09:00-13:00). Langile bat badago, erabiltzaileek izan ditzaketen arazo eta zalantzei erantzuteko. Horretaz gain, herritarren arreta zerbitzurako telefono zenbakia (943161555) eta e-posta (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) daude eskuragarri.

ordizia lab