Iragarki taula // Tablón de anuncios

Epea: 2019ko uztailaren 4
Epea: 2019ko maiatzaren 13a

Udalbatzarrak 2019ko otsailaren 28aan gindako osoko bilkuran erabaki zuen aparkaldi mugatuko eremuak arautzen dituen eremuen Ordenantza arautzailearen aldaketa hasierako izaeraz onartzea eta Xedapen Gehigarri bakarraren ostean Xedapen Iragankor bat sartzea honela idatzita dagoena:

Xedapen Iragankorra

“Aparkaldi mugatuko eremuak era mailakatuan ipintzeko, sektore gorrian aparkaldi mugatuko eremuen tarifei dagokien 8. Artikulua 2019ko irailaren 1etik aurrera aplikatuko da, eta egun horretatik aurrera beharrezkoa izango da sektore horretako aparkaldiaren eskakizuna.

Bai erabakia eta bai araudia udaletxe honetako Idazkaritzan egongo dira jendaurrean ikusgai 30 egunez ediktu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasita, nahi dutenek aztertu eta egoki deritzoten ohar eta alegazioak aurkez ditzaten.

Legeak iragarkia jendaurrera aterata edukitzeko jartzen duen epea inork ezeren erreklamazio edo oharrik egin gabe pasatzen bada, behin-betiko onartutzat joko dira erabakiak, beste erabakirik hartu beharrik gabe.

Aldaketa hau indarrean sartzen den bitartean Gaur egungo ordenantzaren 8. Artikulua indargabetzea erabaki da.

Toki-jaurbidearen oinarriak arautzen dituen 7/85 legearen 49. atalean adierazitakoari jarraiki ematen da horren guztiaren berri.

Ordizian, 2019ko martxoaren 14an. Alkatea,

 

2019ko martxoaren 25an,  57. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialen argitaratu da iragarkia.

Epea: 2019ko maiatzaren 10a.

Interesatu guztiei jakinarazten zaie  Udalbatzak 2019ko otsailaren 28an egindako osoko bilkuran erabaki duela Oinarrizko udal zerbitzuen prezio publikoak, zergak eta tasak ordaintzeko dirulaguntzak emateko programa arautzen duen udal ordenantza indarrik gabe uztea,  2019ko martxoaren 1etik aurrerako eraginarekin.

Alkatea, Jose Miguel Santamaria Eceiza

Epea: 2019ko martxoaren 1a