Iragarki taula // Tablón de anuncios

Udaleko Osoko Bilkurak 2019ko martxoaren 28an egindako bileran Ordiziako Udalaren eta “Iturtxo 5” HIEren Iturtxobidea 6 zenbakiko jabekideen arteko Hirigintza Hitzarmena hasiera batean onartu zuen, gaur egungo eraikinak ordezkatzeko jarduketa oinarriak finkatzeko.

Hitzarmena ikusteko eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia ikusteko: Sakatu hemen

 

Epea: 2019ko maiatzaren 21a.

Zerbitzu orokorreko arduradun lanpostua aldi baterako betetzeko hautaketa prozesua 2019ko uztailaren 4an amaiturik, oposizio eta leihaketa faseetan guztira puntuaketa altuena lortu duen hautagia 72.465.757-W NAN duena izan denez, hutsik dagoen lanpostua aldi baterako betetzeko izendatzea dagokio.

Epea: 2019ko uztailaren 4
Epea: 2019ko maiatzaren 13a

Udalbatzarrak 2019ko otsailaren 28aan gindako osoko bilkuran erabaki zuen aparkaldi mugatuko eremuak arautzen dituen eremuen Ordenantza arautzailearen aldaketa hasierako izaeraz onartzea eta Xedapen Gehigarri bakarraren ostean Xedapen Iragankor bat sartzea honela idatzita dagoena:

Xedapen Iragankorra

“Aparkaldi mugatuko eremuak era mailakatuan ipintzeko, sektore gorrian aparkaldi mugatuko eremuen tarifei dagokien 8. Artikulua 2019ko irailaren 1etik aurrera aplikatuko da, eta egun horretatik aurrera beharrezkoa izango da sektore horretako aparkaldiaren eskakizuna.

Bai erabakia eta bai araudia udaletxe honetako Idazkaritzan egongo dira jendaurrean ikusgai 30 egunez ediktu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasita, nahi dutenek aztertu eta egoki deritzoten ohar eta alegazioak aurkez ditzaten.

Legeak iragarkia jendaurrera aterata edukitzeko jartzen duen epea inork ezeren erreklamazio edo oharrik egin gabe pasatzen bada, behin-betiko onartutzat joko dira erabakiak, beste erabakirik hartu beharrik gabe.

Aldaketa hau indarrean sartzen den bitartean Gaur egungo ordenantzaren 8. Artikulua indargabetzea erabaki da.

Toki-jaurbidearen oinarriak arautzen dituen 7/85 legearen 49. atalean adierazitakoari jarraiki ematen da horren guztiaren berri.

Ordizian, 2019ko martxoaren 14an. Alkatea,

 

2019ko martxoaren 25an,  57. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialen argitaratu da iragarkia.

Epea: 2019ko maiatzaren 10a.