Iragarki taula // Tablón de anuncios

2019ko otsailaren 14ko 202 zenbakidun AlkatetzaDekretuz onartu zen, hasierako izaeraz, Ordiziako “32-GARBIGUNE”  Hirigintza Interbentzio Eremuko Urbanizazio Proiektua. Proiektu hori Sasieta mankomunitateak sustatu du eta Jose Mari Aseginolza Arkitektoak idatzi zuen, 312.695,493 euroko  aurrekontuarekin.

Hori dela eta, 20 egunez ikusgai egongo  da proiektu hori, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita, dagozkienek  aztertu  eta  egoki  derizkioten  ohar  eta  alegazioak aurkez ditzaten, hori guztia, ekainaren 30eko Lurzoruaren 2/2006 Legearen 196 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Udaletxeko Idazkaritzan azter daiteke dokumentua, lanegunetan, larunbatak izan ezik, goizeko 9:00etatik 13:00etara.

Iragarkia ( Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala )

 

 

Epea: 2019ko martxoaren 27a
Epea: 2019ko otsailaren 13a
Epea: 2019ko otsailaren 13a
Epea: 2019ko otsailaren 4a