Ordiziako Udalak Oiangu parkeko udako taberna txikia edo txiringitoaren zerbitzua kontratatzeko prozesua zabaldu du

Kontratazioa zuzena izango da, uztailetik irailera bitartean (3 hilabetez) udako zerbitzua eskaini ahal izateko.

Proposamenak Udalaren Erregistro Elektronikoan aurkeztu ahal izango dira epe barruan edozein unetan, Udaletxeko Erregistro Orokorrean (Herritarrentzako Arreta bulegoa), 9:00tatik 13:00etara, eta arratsaldez Udaltzaingoan, gaueko 21:00ak arte. Iragarkia udaleko webgunean eta kontratazio perfilean argitaratu eta 6 egun balioduneko epean.

Proposamenak gutun-azalean aurkeztuko dira “Oiangu parkeko udako taberna txikia edo Txiringitoa kudeatzeko zerbitzua” izenburupean. Eskatzaileak bere identifikazio datuak adierazi behar ditu bertan, baita administrazioa berarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa eta mugikor zenbakia ere.

Udalak jarduteko gaitasuna daukaten eta kontratatzeko debekurik ez duten pertsona naturalekin zein pertsona juridikoekin kontratatu ahal izango du.

Kontratu hartzaileak ez du inolako zorrik izango Ordiziako Udalarekin. Era berean, kontratu hartzailea egunean izango da Gipuzkoako Foru Ogasunarekiko betebeharrei dagokienez eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrei dagokienez.

Zerbitzuaren esleipenerako balorazio irizpenak eta puntuaketa:

1.- Memoria proiektua: 80 puntu.

Bertan zerbitzuaren kudeaketarako dauden baliabide pertsonalak eta kudeaketa plana zehaztuko dira.

Memoria proiektua gehienez 5 orritan egingo da, orriak DIN A4koak izango direla, eta bi aldeetatik.

80 puntuak honela banatuko dira:

- Eskaintzaren aniztasuna: 15 puntu.

(pintxoak, razioak, ogitartekoak, plater konbinatuak, menuak, menu bereziak…)  

- Produktuen jatorria: 5 puntu.

(km0 produktuak, inguruko ekoizleen produktuak, produktu ekologikoak.)

- Tabernako bezeroei emango zaizkien prestazioak: 20 puntu.

(eramateko erraztasuna, terraza zerbitzua….)

- Parkera bezeroak erakartzeko proposatzen diren ekintzak: 20 puntu

(Haurrentzako atrakzioak, pintxo-potea, gaikako afariak, zinema, kontzertuak …)

- Udalerriko langileak izatea: 10 puntu gehienez.

2 puntu emango da Ordizian erroldatutako pertsona bakoitzeko

- Hondakinen kudeaketa jasangarria: 10 puntu gehienez.

Hondakinen kudeaketa plangintza baloratuko da.

2.- Ostalaritza eskoletan lortutako ezagutza: 20 puntu.

Arlo horretako goi mailako ikasketak dituela egiaztatzen duenari 20 puntu emango zaizkio eta erdi mailako ikasketak dituenari 10 puntu emango zaizkio. Esleipenduna Enpresarien Elkartea izango balitz, bera osatzen duten pertsonen ikasketak batuko dira, gehienezko 20 puntuak lortu arte.

3.- Kanona

Hileko 500 euroko kanona ezarriko da zerbitzua garatzeko.

Edozein zalantza izanez gero jarri harremanetan Udaleko Idazkaritza Sailarekin helbide elektroniko honen bidez: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo deitu telefono zenbaki honetara: 943 80 56 36

OINARRIAK ikusteko sakatu hemen

Epea: 2020ko ekaina 18