2568/1986 Errege Dekretu bidez onartutako Udal Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Erregimen Juridikoa arautzen duen Erregelamenduko 44.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko, denek horren berri izan dezaten eta bestelako eraginetarako, jakinarazten dut,  dekretua 213 eman dudala. Honen bidez Kode Zibilaren 51. artikuluaren aldaketa dakarren 1994ko abenduaren 23ko 35/94 Legearen idazketa berriaren arabera, honako hau erabaki dut: alkatetza funtzioak Maitane Alvarez Garciandia zinegotziarengan eskuordetzea ezkontza zibila ospatzeko, 2020ko martxoaren 6an, eguerdiko 13:00etan, Udaleko Batzar Aretoan.

Ordizian, 2020ko otsailaren 24an, alkatea