Udalbatzarrak 2019ko azaroaren 28an egindako osoko bilkuran aparkamendu mugatuko eremuak arautzen dituen indarreko Ordenantzaren aldaketa hasierako izaeraz onartzea erabaki zuen.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkia ikusteko sakatu hemen

 

Udalbatzak, 2020ko otsailaren 27an egindako ohiko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:

1.- Indarrik gabe uztea aparkaldi mugatua arautzen duen ordenantzaren hasierako onarpena, 2019ko azaroaren 28ko osoko bilkurak onartua.

2.- Hasieran onartzea 2018ko azaroaren 29an indarrean zegoen aparkaldi mugatuko zonak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkia ikusteko, sakatu hemen

Oharra: Jendaurrean ikusgai egon beharreko 30eguneko epea etenda dago momentu honetan martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak ezarritako alama egoera dela eta. Epea zenbatzen hasiko da aipatutako Errege Dekretua indarra galdu bezain pronto edo onartzen diren luzapenek indarra galdutakoan.

 Maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren bidez, 2020ko ekainaren 1ean, administrazio-epeei berrekin zitzaien; beraz, alegazioak aurkezteko epea 2020ko ekainaren 1etik uztailaren 10era bitartekoa da.

 

Epea: 2020ko uztailaren 10a