Tokiko Udal Batzarrak, 2019ko urriaren 31an egindako ohiko bilkuran, hasierako izaeraz onartu zuen, “32-Garbigune” Hirigintza Interbentzio Eremuaren Birpartzelazio Proiektua, Sasieta Mankomunitateak sustatutakoa da eta José Mari Aseginolaza arkitektoak eta Jon Orue-Etxeberria Iturri, abokatuak idatzi zuten.

Proiektu hori jendaurrean jartzen da hogei eguneko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita, doakienek aztertu eta egoki deritzoten ohar eta alegazioak aurkez ditzaten.

Udaletxeko Idzkaritzan azter daiteke dokumentua, lanegunetan, larunbatetan izan ezik, goizeko 9:00etatik 13:00etara.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkia

Behin betiko onarpena. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkia.

Epea: 2019ko abenduaren 13a