2568/1986 Errege Dekretu bidez onartutako Udal Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Erregimen Juridikoa arautzen duen Erregelamenduko 44.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko, denek horren berri izan dezaten eta bestelako eraginetarako, jakinarazten dut, 1072 dekretua eman dudala. Honen bidez Kode Zibilaren 51. artikuluaren aldaketa dakarren 1994ko abenduaren 23ko 35/94 Legearen idazketa berriaren arabera, honako hau erabaki dut: alkatetza funtzioak Lander Mujika Onandia zinegotziarengan eskuordetzea ezkontza zibila ospatzeko, 2019ko azaroaren 5ean, goizeko 12:30ean, Udaleko Batzar Aretoan.

Ordizian, 2019ko urriaren 30ean. Adur Ezenarro Agirre, Ordiziako alkatea.