11/1989 Foru Arauak (uztailaren 5ekoa, Gipuzkoako Hazienda Lokalen Foru Araua Erregulatzailea) ezarritakoa betetze aldera, Udalbatzak, 2019ko urriaren 10ean egindako osoko bilkuraren kideen gehiengoz, erabaki hau hartu zuen:

1.-2020 ekitaldian erabiltzeko honako hau behin- behineko izaeraz onartzea:

A) 1. ORDENANTZA FISKALA ALDATZEA, ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA.  

B) 2. ORDENANTZA FISKALA ALDATZEA, UDALERRIKO JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA.

C) 3. ORDENANTZA FISKALA ALDATZEA, TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA.

D) 4. ORDENANTZA FISKALA ALDATZEA, ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA.

E) 5. ORDENANZA FISKALA ALDATZEA, HIRI-LURREK IRABAZITAKO BALIOAREN GAINEKO ZERGA ARAUTZENDUENA.

F) 6. ORDENANTZA FISKALA ALDATZEA, ZERBITZU PUBLIKOAK ESKAINTZEAGATIK ETA ADMINISTRAZIO EKINTZAK EGITEAGATIKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.

G) 7. ORDENANTZA FISKALA ALDATZEA, TOKIKO JABARI PUBLIKOAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIAGATIKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.

H) 8. ORDENANTZA FISKALA, HAUR ESKOLAREN UDAL ZERBITZUAGATIKO TASA ARAUTZEN DUENA.

Hori guztia Udalbatzak 2019ko urriaren 10eko osoko bilkuran hartutako akordioaren arabera eta, behin-betiko onartzen denean sartuko da indarrean. 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da.

Hartutako erabakiak eta izapidetutako espedienteak jendaurrean jartzen dira, 11/1989 Foru Arauaren (uztailaren 5ekoa, Gipuzkoako Hazienda Lokalen Foru Arau Erregulatzailea) 16.1 artikuluak ezarritakoa betetze aldera. Hala, iragarkia hedabide ofizial honetan eta Udaletxeko iragarki-oholean jarriko da. Baldintza hauetan:

Erabakiak eta espedienteak ikusteko tokia: Udaletxeko Idazkaritza.

Aztertu eta erreklamazioak egiteko epea, erreklamaziorik egin nahi izanez gero: 30 lan-egun, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lan-egunetik aurrera, bulego orduetan.

Erreklamatzeko eskubidea dutenak: uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak 17. artikuluan jartzen dituenak.

Erreklamazioak non egin: Udaletxeko Sarrera Errejistro Nagusian edota Administrazio Jardunbideari buruzko Legeak 66. artikuluan jartzen dituen tokietan.  

Zer organori egin erreklamazioa: Udalbatzari.

Legeak iragarkia jendaurrera aterata edukitzeko jartzen duen epea inork ezeren erreklamazio edo oharrik egin gabe pasatzen bada, behin-betiko onartutzat joko dira erabakiak, beste erabakirik hartu beharrik gabe.

Ordizia, 2019ko urriaren 10a.-Adur Ezenarro Agirre, alkatea.

GIPUZKOAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratutako iragarkia argitaratutako iragarkia

Epea: 2019ko azaroaren 29a