2568/1986 Errege Dekretu bidez onartutako Udal Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Erregimen Juridikoa arautzen duen Erregelamenduko 44.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko, denek horren berri izan dezaten eta bestelako eraginetarako, jakinarazten dut,  577 dekretua eman dudala. Horren bidez, Kode Zibilaren 51. artikuluaren aldaketa dakarren 1994ko abenduaren 23ko 35/94 Legearen idazketa berriaren arabera, honako hau erabaki dut: alkatetza funtzioak Izaro Intsausti Zinkunegi zinegotziarengan eskuordetzea ezkontza zibila ospatzeko, 2019ko ekainaren 8an, goizeko 11:00etan, Udaleko Batzar Aretoan.

Ordizian, 2019ko maiatzaren 28an. Jose Miguel Santamaria Ezeiza. ALKATEA.