2568/1986 Errege Dekretu bidez onartutako Udal Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Erregimen Juridikoa arautzen duen Erregelamenduko 44.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko, denek horren berri izan dezaten eta bestelako eraginetarako, jakinarazten dut,  531 dekretua eman dudala. Honen bidez, Kode Zibilaren 51. artikuluaren aldaketa dakarren 1994ko abenduaren 23ko 35/94 Legearen idazketa berriaren arabera, honako hau erabaki dut: alkatetza funtzioak Joseba Aranburu Ganzarain zinegotziarengan eskuordetzea ezkontza zibila ospatzeko, 2019ko maiatzaren 25ean, goizeko 13:00etan, Barrena Jauregian.

Ordizian, 2019ko maiatzaren 17an. Jose Miguel Santamaria Ezeiza, ALKATEA