Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 133. artikuluari jarraiki eta azaroaren 27ko 50/1997 Legeko 26. artikuluari  lotuta, arauen garapen prozesuan aurretiazko kontsulta publikoa egingo da  herritarren parte hartzea bermatzeko. Aurretiazko kontsulta publikoa erregelamendu proiektua garatu aurretik burutuko da, dagokion Administrazio Publikoaren web orrian eta araudi hau dela eta kaltetuak izan daitezkeen  subjektu eta erakunde esanguratsuenen iritzia jasoko da hurrengo puntu hauen inguruan:

- Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak.

- Arau hori onestea beharrezko eta egoki den.

- Arauaren helburuak.

- Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

Dagokien herritarrek, erakundeek eta elkarteek planteatzen diren gaien inguruan euren iritzia eman dezakete 2019/05/22 arte, hurrengo helbide elektronikora: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak

Idazkaritza eta Kontuhartzailetza sailetik beharrezkoa ikusi da Herri Administrazioen subentzio-jarduerek gaur egun exijitzen dituzten premiei eta gardentasunari, finantza-kontrolari zein zehapen-araubideari erantzutea.

Bere onarpenaren beharra eta egokitasuna

Gaur egungo finantza eta administrazio araudi berrietara egokitzea.

Helburuak

Araudi honen xede nagusia da Ordiziako Udala eta bere Erakunde Autonomoa eta Udal Baltzu publikoek ematen dituzten dirulaguntzen irizpideak eta emakida prozedura finkatzea.

Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak

Ez da bestelako aukerarik aurreikusten. Arauketa ezarri nahi da, beharrezkoa dela arlo hau gaur egungo beharrei egokitzea.  

 

Epea: 2019ko maiatzaren 22