Image
Image

'BIZILAGUNAK', ORDIZIAN ERE

Zabalik dago ekimen honetan parte hartzeko aukera

Azaroaren 22an hiru urte daramatzan BIZILAGUNAK ekimena aurrera eramango da Ordizian ere. Ideia, bertako familia eta beste jatorri bateko familien arteko topaketa sustatzea da mahai baten inguruan. Honela, elikagaiak, ohiturak, bizipenak, kultura, jatorria, sineskerak, hizkuntzak, esperientziak, ideologiak, esperantzak, borrokak, sentimenduak, ametsak etab. partekatzeko aukera izanik.

Parte hartzeko izena eman behar da honako telefonora deituz, 943 321811, edo korreo elektronikora idatziz Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

Ondoko bideoan ikus daiteke iazko hainbat esperientzia: https://www.youtube.com/watch?v=0Ts_LCzmAa0

ZurrumurruEZ!, ZURRUMURRU FALTSUAK ISILTZEKO

Norma Vazquez, Gorka Moreno, Peio Aierbe eta Xabi Anzak Ordizian ariko dira gaiaren inguruan

Azaroaren 4ean hasiko da ‘ZurrumurruEZ!’ kanpaina, Ordizia Kolorek, Ordiziako Udaleko Migrazio eta Dibertsitate arloak antolatuta. Migrazioaren eta etorkinen inguruan sortzen diren zurrumurru faltsuak isiltzea da helburua, informazio zuzena emanez eta herritarrak sentsibilizatzeko ahalegina eginez. Udal Korporazioak aurkeztu zuen atzo ekimena,  aniztasunari errespetuan eraikitako bizikidetza ereduaren aldeko neurri eta ekimenak babestu eta bultzatzeko konpromisoa azalduz, baina argi edukita ‘langintza hau, guri, erakundeoi ez ezik, gizarte-elkarteei eta herritar guztiei ere badagokiela’.

BOLUNTARIOEN LANA ERAKUTSIKO DA BIHAR

Hamasei elkarte bilduko dira Plaza Nagusian

Larunbatean IV. Boluntarioen azoka ospatuko da Ordizian. Plaza Nagusian izango da, 11:00etatik 14:30etara. Ugari dira udalerrian dauden boluntarioen elkarte eta erakundeak. Hauen lana errekonozitu, ezagutzera eman eta herritarrak sentiberatzea eta erakartzea dira azokaren helburuak.

Elkarteek euren postuak jarriko dituzte, ohiko moduan, eta Udalak hainbat ekinetza antolatuko ditu, jarduerarekin bat eginez. Hala, txapa tailerra, pintura tailerra, haur parkea, pailazoak eta txaranga. Elkarteek antolatutako hainbat ekintza ere izango dira.

ARRAKASTAZ BURUTU DA LEHENENGO GOAZEN ORDIZIA!

Bi talde antolatu dira udalerrian beste horrenbeste ibilbide egiteko

GOAZEN ORDIZIA!programaren lehenengo irtenaldia egin da gaur goizean, Udalak herriko hainbat elkarte eta erakundeekin elkarlanean antolatuta. Talde handia elkartu da gaurkoan, boluntarioen laguntzaz bi ibilaldi egiteko kredentzialak banatu eta gero: batzuek erdigunean eta luzeago besteek, udalerriari itzulia emanez. Zuhaizti zentroak elkarrekin saldu bat hartuz amaitu dute.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image