Image
Image

ZUHAIZTI ELKARTEAK URTEKO BATZARRA EGIN DU

Dinamismoaren, partaidetzaren, gizarte konpromisoaren eta inplikazioaren eredu da zentroa

Zuhaizti Zentro Sozialeko Zuzendaritza Batzordeak bere kudeaketa-kontuen berri eman du urtero Zentroan egiten duen Batzarrean.   Lehenik Raquel Bravok, Batzordeko Lehendakariak, hitz egin zuen, jubilatu eta pentsiodunen Zuhaizti elkarteko bazkide kopuru handi baten aurrean. Bertaratutakoei eskerrak eman zizkien etortzeagatik eta urte horretan hildakoengatik minutu bateko isilunea eman zuen. Emoziozko ekimen horrekin hasi ohi dira Elkarteko Batzarrak.     

APIRILEKO PROGRAMA HITZALDI BATEKIN HASIKO DA GAUR ZUHAIZTIN

Eguneroko bizimoduan lagungarriak izan daitezkeen produktuen inguruan izango da

Gaur 18:00etan eskainiko den hitzaldiarekin hasiko da ZUHAIZTI zentroko apirileko programa. ‘Eguneroko bizimodua errazteko tresnak’ hitzaldiarekin emangu du Elena Garciak, okupazio-terapeutak.

Atxikitako dokumentuan dago hilabete osoko programa.

2016_apirila_PROGRAMA_ZUHAIZTI (pdf)

 

BIZI POZ, 55 URTETIK GORAKOENTZAT

Tailer bat egingo da astero apirilean eta maiatzean esperientziatik abiatuta Ordiziarako interesgarriak izan daitezkeen proiektu sozialak garatzeko

Astearte honetan aurkeztuko da “BIZI POR – ZAHARTZE AKTIBOA ekimena.  Ordiziako Udalak, Gueske, Zuhaizti, Nagusilan eta Kimetz elkarteekin elkarlanean martxan jarriko duen 55tik gorako herritarrei zuzendutako programa da eta Enpresagintza fakultateko Mondragon Team Academy ekintzailetasun graduko ikasleen laguntza izango da.  

LAPURRETEN AURREKO PREBENTZIOA LANDUKO DA GAUR HITZALDI BATEAN ZUHAIZTIN

Hainbat egoeretan nola jokatu jakin nahi duten interesatu guztiei zuzenduta dago

Ordiziako Udaltzaingoak hitzaldi bat eskainiko du gaur, astelehena, otsailaren 22a, Zuhaitzti zentroan. ‘Lapurreten aurreko Prebentzioa eta Segurtasuna’ izango da landuko den gaia. Hainbat aholku emango dituzte zenbaitetan nola jokatu jakiteko. Adibidez, banketxetik dirua ateratzerakoan, kalean lapurretak ekidin edo etxebizitzan segurtasun neurriak hartzeko, lapurretarako erraztasunak eman gabe.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image