Image
Image

ARCADI OLIVERES ADITUAK MIGRANTEEN INGURUAN HITZ EGINGO DU ASTEARTEAN

Bi hitzaldi emango ditu kultur etxean herritar guztiei zuzenduak

Ordiziako Udalak onartutako ZurrumurruEz! Kanpainaren barnean, Udal Harrera Sareko eragile guztiei eta orokorrean, Ordiziako herritarrei zuzenduriko formazioa eskaintzen da azken urteotan Udaleko Migrazio eta Aniztasun Sailetik. Helburu nagusia, beste herrialdeetatik etorritako pertsonen aurkako zurrumurruak geldiaraztea eta aniztasunaren onarpena bultzatzea dira. Hau dela eta, datorren astean izango den agerraldia aurkeztu dute Iñaki Dubreuil zinegotziak eta Miren Etxezarreta teknikariak.

Arcadi Oliveres, iparra-hegoa harremanetan nazioarteko merkataritzan, kanpo zorra eta defentsa-ekonomian adituak emango ditu bi hitzaldi datorren asteartean,  urtarrilaren 24an. Migratzaileak eta errefuxiatuak: oztoporik gabeko harrera’ izenpean,Arcadik migratzearen arrazoietaz eta europearren portaeraz hitz egingo du, jarrera aldaketarako proposamenak egitearekin batera.

‘Hamaika alditan entzun izan da migratzaileek eta errefuxiatuek euren jatorrizko lekuetan izan beharko luketela bizitza duinerako aukera, bertako egoera hobetuz, etab’, gogoratu dute Dubreuilek eta Etxezarretak. Zergatik ez da posible? Edo eta kanpotar eta bertako izatearen aldeak, identitateak eta kulturak zer diren… Nor da kanpotarra? Zer da “hemengoa” izatea? ‘Honelako gaien inguruko argumentuak lantzen ditu Kataluniatik datorren ekonomista alternatiboa den Arcadik’, zehaztu dute.

Hitzorduak Barrena kultur aretoan dira, goizeko 9:30tan lehena eta 18:30tan bigarrena.

ORDIZIAK 71.467 EURO BIDERATU DITU KOOPERAZIOKO PROGRAMETARA

Gobernuz kanpoko zazpi erakundeek jaso dituzte Amerika eta Afrikako herrialdetan proiektuak garatzeko

Ordizia herri aitzindaria da nazio arteko kooperazioko programen garapenerako proiektuetan parte hartzean. Beste behin, garapen bidean dauden herrialdeetara bideratzeko diru-laguntzak eman ditu ostiral honetan izan den ekitaldi batean. Gobernuz Kanpoko zazpi erakundeek jaso dituzte. Guztira 71.467,51 euro eman zaizkie. Ekitaldian hitzarmena sinatu eta proiektuen berri eman dute. Udalaren izenean eurekin elkartu dira Jose Miguel Santamaria alkatea eta Iñaki Dubreuil Gizarte zerbitzuetako zinegotzia. Esan behar da kooperazioko partida handiagoa dela,  izan ere gazte boluntarioei eta beste hainbat laguntza ere ematen dira urtean zehar.

Azaroko Osoko bilkura onartu ziren programa hono dagozkion laguntzat. Honakoak dira onuradunak, proiektuak eta jaso duten diru kopurua:

ZUHAIZTI ZENTRO SOZIALAREN EKINTZA PROGRAMA AURKEZTU DA

Pertsona ugari gerturatu ziren ohiko ekintzak eta berriak ezagutzeko, hauen artean, mugikorren erabilerari buruzko ikastaroa

Aurreko astelehenean Zuhaizti zentroko 2016-2017 ikasturtea eman zen ezagutzera. Zuzendaritza batzordeko idazkaria den Javier Barandiaranek aurkezpenari hasiera eman eta  Iñaki Dubreuilek, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak, hitza hartu zuen eta Zentro Sozialarekin baliabide ekonomikoei eta zerbitzu tekniko eta profesionalei dagokienez Udalak duen konpromiso eta babes sendoa eta historikoa azpimarratu zuen.

Zahartze aktiboa eta osasuntsua  ahalbidetzeko zentroan sustatzen diren era askotako prozesuak goraipatu ostean, zinegotziak Zuhaiztiko zuzendaritza batzordea osatzen duten edo osatu duten pertsonen konpromisoa eta ahalegina eskertu zuen eta baita antolatzen diren programa, proiektu eta ekintzetan era aktiboan egunez egun parte hartzen dutenena ere.

UDALAK AFAGIREN AITORTZA-PLAKA JASO DU

Elkarteak Gipuzkoako erakundeetatik jasotako laguntza eskertu du Alzheimerraren aurkako borronkan

Aurreko astean, irailaren 21ean, ALZHEIMERaren Nazioarteko egunean, Gizarte zerbitzuetako, Osasun eta Aniztasun saileko zinegotziak, Iñaki Dubreuilek, Ordiziako Udalaren izenean aitortza plaka bat jaso zuen AFAGIri, Gipuzkoako Alzheimerdunen eta bestelako dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkarteari, luzatutako elkartasunean nabarmentzeagatik.

Donostiako Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan, Markel Olanok, Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak eta Eneko Goiak, Donostiako Alkateak hasiera eman zioten “25 urte eta gero, elkarrekin aurrera goaz”   AFAGIk antolatutako ekitaldiari. Biek adierazi zioten elkarteari esker ona, laguntza, babesa eta elkartasuna eta Alzheimerraren aurkako lanean eta borrokan duten konpromisoa goraipatu zuten.  

Ekitaldian AFAGIren Lehendakari eta kide diren Koldo Aulestiak eta Maximo Goikoetxeak hitz egin zuten.   

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image